Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Foku erradiatzaileak

Foku erradiatzaileek berehala berotzen dute, energia-eraginkortasun bikainarekin. Beroa ontzira transferitzen da, erradiazio eta kondukzio bidez.

PDF katalogoa Deskargatu

Foku erradiatzaileak

Bi bertsio dauzkagu:

  • Fleje ondulatuko foku erradiatzaileak (Ribbon)
  • Hari bobinatuko foku erradiatzaileak (Coil)

Elementu horiek pizte bizkorra ziurtatzen dute, eta baita energia-eraginkortasun bikaina ere. Fabrikazioan erabiltzen diren isolamendu materialek ingurumena errespetatzen dute.

Berogailuetan jarritako termostatoak neurrira eginda daude, eta hondar-beroa adierazten duten zirkuituekin edo zirkuiturik gabe hornitu daitezke.

Forma eta tamaina aukera zabala eskaintzen du Eikak, eta baita egosketa-eremu arruntak, bikoitzak, hirukoitzak, obalatuak eta errektangularrak ere.

PDF katalogoa Deskargatu

Coil

08 – 18 – 28 serieak


Mota: Warmer seriea

Potentzia txikiko foku erradiatzaile bereziak, beroari modu eraginkorrean eusteko diseinatutakoak. Saltsak, kafea, txokolatea eta bestelakoak tenperatura jakin batean edukitzeko berotze sistema ezin hobea eskaintzen du. Hainbat altueratakoak daude, amaierako aplikazioaren arabera aukera daitezkeenak.

PDF katalogoa Deskargatu

07 seriea


Mota: Eremu bakarra, zirkuitu hirukoitza

Serie honek potentzia errealaren kontrola eskaintzen du, bere erresistentzien konbinazioaren bitartez (zirkuitu hirukoitza).

PDF katalogoa Deskargatu

03 E-melt seriea


Mota: Eremu bikoitza

Eremu bikoitzeko Coil foku erradiatzaileak. Janaria tenperatura baxuan eta egosketa motelean prestatzeko aproposa.

PDF katalogoa Deskargatu

Ribbon

27 seriea


Mota: Eremu hirukoitza

Eremu hirukoitzeko fokuek janaria prestatzeko hainbat aukera dituzte, eta hiru tamainatako lapikoak berotzeko modua eskaintzen dute. Kanpo zein barne diametro aukera zabala dago.

PDF katalogoa Deskargatu

24 seriea


Mota: Eremu bikoitz obala

Forma obalatu edo errektangularreko ontzietarako egokia. Eremu biribil bat dauka, baita beste eremu gehigarri bat ere, lapiko obalatuak erabili ahal izateko.

PDF katalogoa Deskargatu

23 seriea


Mota: Eremu bikoitza

Eremu bikoitzeko foku erradiatzaileek egosteko malgutasun handiagoa ematen dute, bi ontzi tamainatarako direlako egokiak. Hainbat kanpo eta barne diametro daude aukeran.

PDF katalogoa Deskargatu

20 e-Ultra seriea


Mota: Eremu bakarra, zirkuitu bikoitza

Serierik moldaerrazena da: bakarra guztientzat; baliagarria bai tenperatura altuko egosketarako, eta baita tenperatura baxuko egosketa motelerako ere.

PDF katalogoa Deskargatu

20 seriea


Mota: Eremu bakarra

Eremu bakarreko foku erradiatzaileak, diametro eta potentzia aukera zabalarekin.

PDF katalogoa Deskargatu