Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Lege oharra eta cookie politika

NOR GARA?

EIKA , S. COOP., helbidea Urresolo, 47 – 48277, Etxebarria (Bizkaia). Webgune honekin edo gure zerbitzuekin lotura daukan edozein gauza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke, 946 167 732 telefono zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita: eika@www.eika.es .https://www.eika.es is owned by EIKA, S. COOP

www.eika.es HELBIDEAN SARTZEKO EDO WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- SARRERA.

Dokumentu honetan daude jasota EIKA, S. COOP.ek Interneten daukan webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak. Webgunean sartu aurretik, erabiltzaileak ezinbestean irakurri eta onartu beharko ditu klausuletan jasotako muga, baldintza, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako lege ohar guztiak. Webgunean sartzea doakoa da, eta bertako edukiak ikusteko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea edo erregistratzea. Beste webgune batzuetarako konexioak edo erabiltzaileak horiei eman liezaiekeen erabilera honako erabilera-baldintza orokor hauen arabera egingo dira, baita aipatutako webgune horiek izan ditzaketen baldintza espezifikoen arabera ere. Ezingo zaio eman, inola ere, baimendutakoa ez den bestelako erabilerarik.

2.- ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  1. Zerbitzuaren hornitzailea den heinean, EIKA, S. COOP. derrigortuta dago webgune honetan eskainitako zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin egon litezkeen jakinarazpenetan sekretua modu eraginkorrean bermatzera, eta bezeroek aldian behin jar ditzaketen erreklamazioei erantzutera. Webgune honek ez ditu biltzen ez gordetzen bisitarien datu pertsonalak, erabiltzaileak bere borondatez ematen dituen kasuetan izan ezik.
  2. 1. EIKA, S. COOP.ek beretzat gordetzen du webgunean edo berorren konfigurazio zein aurkezpenean jasotako informazioan aldaketak edo eguneratzeak egiteko eskubidea, noiznahi eta aldez aurretik horren berri eman behar izan gabe, baina betiere, egoerak horretarako aukera emanez gero, erabiltzaileei jakinarazteko ahalegina eginez.
  3. 1. Webgunerako sarbidea eta bertan jasotako informazioari eman diezaiokeen erabilera egilearen eta bakarrik beraren erantzukizunpekoak izango dira. EIKA, S. COOP.ek ez du bere gain hartuko informazio horretarako sarbidetik edo erabileratik erator litezkeen ondorioak, kalteak edo galerak, bere eskumenak zorrotz gauzatzean bete beharreko lege xedapenak aplikatzetik erator litezkeen jardunen salbuespenarekin. EIKA, S. COOP.ek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, informazioa edo eskainitako zerbitzuak, lege aplikagarrien arabera eman beharreko edo elkarte honen eta erabiltzailearen arteko akordio bidez esplizituki deskribatuta geratzen diren bermeak izan ezik. EIKA, S. COOP.ek ez du bermatzen hirugarrenek hornitutako edukirik, ezta erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak erabiltzeko emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo komenigarritasuna ere.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  1. Erabiltzaileak, une oro, webgune honetako zerbitzuen legezko erabilera egin beharko du, indarrean dauden legeekin bat etorrita, eta, betiere, EIKA, S. COOP.en jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
  2. 1. EIKA, S. COOP.ek erabiltzailearen eskura jarritako zerbitzuen bitartez, erabiltzaileak ez du gauzatuko edukietan kalteak edo gorabeherak eragingo dituen inolako ekintzarik, eta ez dio trabarik egingo webgunearen funtzionamendu egokiari. Era berean, ez du inolako arazo teknikorik eragingo, eta ez ditu birus informatikoak bidaliko dituzten elementuak besterenduko, ezta webgune hau erabat edo partzialki hondatu, oztopatu edo eten lezakeenik ere. Azkenik, ez du kontrolatuko edo eraldatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa.

4.- WEBGUNEAREN ETA BERTAN JASOTAKO ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUTIK ERATORRITAKO BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK.

  1. EIKA, S. COOP.ek ez du bermatzen webgune hau eta bertan bildutako zerbitzuak une oro erabilgarri eta modu jarraituan funtzionamenduan egongo direnik. Era horretan, salbuetsita geratuko da webgune hau eta bertan bildutako zerbitzuak une oro erabilgarri eta modu jarraituan funtzionamenduan ez egotetik erator litezkeen kalte edo galerengatiko erantzukizun oro. Dena den, EIKA. S. COOP.ek ahalegin guztiak egingo ditu webgune hau etengabe erabilgarri egon dadin.
  2. 1. EIKA, S. COOP.ek erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, hirugarrenek horietarako sarbidea izatea galarazten dutenak (EIKA, S. COOP.en pribatutasun politika). EIKA, S. COOP.ek beharrezkoak diren segurtasun tekniko eta antolakuntzazko neurri guztiak ezarri ditu, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Beraz, aipatutako elkarteak ez du bere gain hartuko hori ez bermatzetik sor litezkeen kalteen edo galeren inolako erantzukizunik.
  3. 1. Nahiz eta EIKA, S. COOP.ek gai honekin lotutako segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezarri, ez du kontrolatzen, ezta bermatzen ere, webgune honetako edukietan inolako birusik edo bestelako elementurik egongo ez denik, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bere sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan gorabeherak eragin ditzakeenak. EIKA, S. COOP.ek ez du bere gain hartuko sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan… gorabeherak eragin ditzaketen edukietan birusak izatearen ondoriozko kalte edo galeren inolako erantzukizunik.
  4. EIKA, S. COOP.ek ez du bermatzen webgunerako sarbidean edo barneko edukian akatsik egongo ez denik. Horregatik, erabiltzaileak salbuetsi egiten du EIKA, S. COOP. webgunean nabigatu bitartean fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo itxaropen faltsuekin lotuta izan lezakeen edozein erantzukizunetatik.

5.- JABETZA INTELEKTUALA.

Webgune honen gaineko eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak EIKA, S. COOP.enak dira, edukiak hornitzeko dagokion kontratua sinatu duten enpresen salbuespenarekin, jabetza intelektual eta industrialeko nazioko zein nazioarteko arauekin babestuta baitaude. Aipatutako konpainiak dauka, hain zuzen, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko eta eraldatzeko eskubideak esklusiboki gauzatzeko aukera. EIKA, S. COOP.en diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak eta logoak, eta baita webgune honetako frameak, bannerrak, softwarea eta haren kodeak, iturria eta objektua ere, EIKA, S. COOP.en jabetzakoak dira, eta horiek ustiatzeko eskubideak dauzka legez. Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak arestian aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, utzi edo saldu ahal izango ditu, edo lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu. Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako kargatu eta ikusi ahal izango ditu, eta ezinezkoa izango da hirugarren pertsona edo erakundeei zabaltzea. Erabiltzaileak erabat debekatuta izango du webgune hau inola ere aldatzea, eta bertan jasotako edukian eragina izatea; esate baterako, lotura edo esteketan eta antzekoetan. EIKA, S. COOP.ek zaintza lana egingo du, webgune honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, iraingarriak edo indarkeria bultzatzaileak izan ez daitezen. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan litekeen edozein egoera saihesten ahaleginduko da.

6.- LOTURAK EDO ESTEKAK.

Ezinezkoa izango da beste edozein webgunetik inolako loturarik ezartzea atari honetara, baldin eta EIKA, S. COOP.en aldez aurretiko berariazko baimenik ez bada horretarako. Webgune honek EIKA, S. COOP.ek kudeatzen ez dituen bestelako atari edo webguneetarako loturak edo estekak izanez gero, adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela bertan jasota dauden edukien erantzulea. Webgune honek izan ditzakeen estekak informazio erreferentzia moduan baino ez dira eskainiko, bertan eskainitako edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruzko inolako baloraziorik egin gabe. Kasu guztietan, EIKA, S. COOP.ek ez du bere gain hartuko hirugarren horiek emandako zerbitzuekin lotutako erantzukizunak, horiekin lotuta jar litezkeen era guztietako erreklamazio edo eskaerei dagokienez.

7.- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.

Erabiltzeko eta nabigatzeko baldintza orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta EIKA, S. COOP.en arteko edozein harreman ere, Espainiako legediaren arabera arautuko dira. Baldintza orokor hauen edukitik edo izatetik eratorritako auzietarako, edo erabiltzailearen eta EIKA, S. COOP.en arteko harremanetatik eratorritako auzietarako, bi aldeak, dagokien bestelako foruei espresuki uko eginez, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren menpe geratuko dira.