Eikak bitrozeramikazko fokuentzako segurtasun sistema berria garatu du: ePROOF
Eikak bitrozeramikazko fokuentzako segurtasun sistema berria garatu du: ePROOF
Egosketa-etxetresnetarako sistemak eta osagaiak fabrikatzen dituen enpresa da Eika. Segurtasun sistema bat garatu berri du foku erradiatzaileetan suteak ekiditeko; sistema honek energia elektronikozko erregulagailu bat eta sentsore bat dauzka.
Sistema berri honek suteak ekiditzen ditu; izan ere egosketa baldintzek tenperatura maila konkretu batzuk gainditzen badituzte argi gorri bat dir-dir egiten hasiko da eta fokura bideratutako energia iturria automatikoki murriztuko da. Sistema berriro ere egoera seguru batera bueltatzen denean berde bihurtuko da eta potentzia osoa berrartuko du.
