Eikak hizlari gisa jardun du VISIO 2018an
Eikak hizlari gisa jardun du VISIO 2018an
Enpresen arteko 5. topaketa egin da VISIOren 2018ko edizioan. Eika S. Coop.eko Daniel de los Toyosek parte hartu du topaketan, eta Eikan burutzen ari diren inteligentzia lehiakorrean oinarritutako berrikuntza dinamika aurkeztu du.
Hauek dira VISIOren helburu nagusiak: inteligentziaren aldagaiak punta-puntako berrikuntza jarduerekin konektatzea, zaintza bultzatzea eta zaintza eta inteligentzia arloetako azken joerak ezagutzea. Marko horren barruan, Eikako Berrikuntza Zuzendariak, mundu mailan bitrozeramika eta labe elektrikoentzako osagaiak fabrikatzen dituen kooperatiba honen esperientzia azaldu du, Zaintza Teknologikoa eta Inteligentzia Lehiakorrarekin lotutako alderdiak konpartitu eta eztabaidatzeko asmoz.
Gehiago irakurri