Eikak Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan parte hartu du
Eikak Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan parte hartu du
Eikak isolamendu termiko mikroporotsuari buruzko artikulu zientifikoa aurkeztu du
Aurten, Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren IV. edizioa egin da, Ceit-IK4 eta Tecnun-ek antolatuta. Bertan, 97 artikulu zientifiko aurkeztu dira, eta haietatik 10 MONDRAGON Korporazioko erakundeenak izan dira. Nabarmentzekoa izan da EIKAko Enaitz Lopezek aurkeztu duena, isolamendu termiko mikroporotsua eta bere garapenari buruzkoa, enpresako bertako ikertzaileek egindako aurkezpen zientifiko bakarrenetarikoa izan delako.
Uztaileko lehen astean, material-zientziaren arloko ehunetik gora aditu elkartu ditu Kongresuak. Unibertsitate, enpresa eta zentro teknologiko desberdinetatik etorritakoak izan dira, eta ontzigintza, siderurgia, trengintza, automozioa edota energia sektoreetan materialen kalitatea, prestazioak eta kostuak hobetzeko berrikuntza, aplikazioak eta teknologiari buruz hausnartu eta eztabaidatu dute bertan.