Euskara eta teknologia aurreratuaren diskurtsoari buruzko ikerketan parte hartu du Eikako lehendakaria den Iñigo Arrietak
Euskara eta teknologia aurreratuaren diskurtsoari buruzko ikerketan parte hartu du Eikako lehendakaria den Iñigo Arrietak
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ikerketa etnografiko bat egiten ari da lan munduan, eta, batez ere, teknologia aurreratuenetan, euskarari balio erantsi handiagoa emango dion diskurtso berri bat sortzeko eta ondoren gizarteari zabaltzeko.
Euskara eta teknologia aurreratuaren diskurtsoari buruzko ikerketan parte hartu du Eikako lehendakaria den Iñigo Arrietak
Ikerketa horretan, entzute sakoneko hainbat elkarrizketa egiten ari da hainbat erakunde, zentro teknologiko eta hezkuntza zentro eta unibertsitateekin, baita Administrazioaren eskumenekoak diren erakundeekin ere. Ikerketa horretan Eikako lehendakaria den Iñigo Arrietak ere parte hartu du. Bere ibilbide profesionalean bizi izan duen euskalduntze prozesuaz hitz egin digu:
“Ohartu naiz euskarak balio erantsi handia duela arlo guztietan: euskara ikasi eta egitetik, Eikari eta nire lankideei esker euskara sentitzera pasa naiz.”